Qué HAcemos

Espazioaren sentsazioa atsegin dugu, garbia, oztoporik gabea. Tonu argiak, zur nobleak, kalitatea eta erosotasuna ematen duten akabera naturalekin.

Argiaren tratamenduari lehentasuna ematen diogu, argi natural zein artifizialari, hala, atmosfera lasai eta erlaxatuak lortuz.

Materialen ehundurari ematen diogun garrantziak espazio bare, garaikide eta denboraz kanpokoak baldintzatzen ditu.

Proiektu orotan funtzionaltasuna da lehentasun, premien lehentasunaren araberako ordena, hori da espazioen antolamenduaren jatorria.

Beharrezkoa dena soilik aukeratuz, espazioa zabalagoa, garbiagoa eta erlaxatua geratzen da eta, beraz, ongizate-sentsazioa areagotu egiten da.

Hori guztia lortzeko, bezeroarekin batera egiten dugu lan premien garrantziaren araberako eskala zehazteko.

Geroago, adostutakoari forma ematen diogu materialak eta akaberak aukeratuz. Exekuzio-prozesuan, gremioekin, aurreikusitako epea eta aurrekontua betetzen dela egiaztatzen dugu.

Proiektuak eta Eraberritzeak

AS Estudio, diseinua gure lana daNeurketak eta planodun aurre-proiektua egiteaz gain, nahi dugun proiektua burutzeko beharrezko diren dokumentu guztiak lantzen ditugu

  • Etxebizitzak
  • Merkataritza Lokalak
  • Bulegoak
  • Ostalaritza
  • Eraikuntza berriko pisuak

Lizentziak

Lizentziak, obrakoak zein merkataritza-jarduera eta legalizaziokoak, lortzeko beharrezko agiriak kudeatu eta prestatzen ditugu

Lanaren Zuzendaritza

Egunero obra-exekuzioaren garapena gainbegiratzen dugu aurreikusitako akabera, epea eta aurrekontua kontrolatuta izateko.

Eguneroko kontrolak hiru gauza ziurtatzen ditu:

  1. Kalitatea exekuzioan eta akaberetan.
  2. Aurrekontuaren kontrol "eguneratua".
  3. Amaiera-epea betetzea.

 

Gremioen Kudeaketa

Gurekin lanean diharduten eta bezeroaren zerbitzura dauden profesional kualifikatuz osatutako taldea dugu.

Bezeroak dituen gremioetara ere moldatzen gara.

Eraikuntza Berria

Eraikuntza-enpresari beharrezko plano eta agiriak ematen dizkiogu obraren jatorrizko planoei eskatutako aldaketak egin ostean.

 

Lege oharra Cookie-en politika